2014/04/15

ZER DA EMOIXONK?

Hona hemen, Emoixonk prestakuntza, euskal pilotako jokamolde ezberdinetarako oinarrizko prestakuntza fisikoaren ataria sarean. Blog honetan, pilotaren entrenamendu fisikoari loturiko aldagai, ariketa, bideo zein erreferentziak ikus daitezke besteak beste. Labur esanda, proposamen bat.

Atari honen helburua, herritar orori baliabide jakin batzuekin pilotaren entrenamendurako baliagarriak suerta dakizkion laguntzak eskaintzea da, jaso,  gorde, moldatu zein proposatu daitezkeen tresnak ezagutaraztea alegia. Gure momentuko zein etorkizuneko pilotariak hizpide, txoko honen erabilera baliagarri bihurtu, informazioa elkartrukatu eta entrenamendu fisikorako zenbait trikimailu aurki ditzakezue bertan.

Jokamolde ezberdinez osaturiko kirol zoragarri honen praktika eta hedakuntza lanbide, aurrera begira, garatzeko eta sistematizatzeko beharra duen proiektuan sinesten dugu eta  laguntza, proposamen eta burutazio txikienak txiki, animatu parte hartzera pilotazale!

Atari hau, jubenil mailatik( 16-18 urte) hasi eta bakoitzak nahi duen adinera arteko (errendimendu-nahiaren arabera) entrenamendu fisiko baten ideiaren erakusleiho izango da hasiera batean, luzera begira, sakondu zein pilotaren entrenamenduarekin lotutako arlo ezberdinen lanketa ez delarik baztertuko. Euskal pilotan lantzen diren oinarrizko gaitasun fisikoen lanketa du helburu, espezifikatu gabe. Orokortasun honetatik abiatuz, lehen esandako adin-tarte honetan ez dugu zilegi ikusten soilik pilota praktikatzera bideratutako entrenamenduak planteatzea eta horrexegatik maila ertaineko eskaera gisa baloratzen dugu gure lana. Ohiko material, autokarga eta oinarrizko baliabideak erabiliz, zenbait jarraibide dituzue eskura.

Proiektuaren helburuetan aurrera eginez, esan beharra dugu guk proposatzen dugun molde hau, errendimendura begirako abiapuntu eta edozein zalerentzako mantentze lan gisa ikusten dugula. Hortaz, aurkezpena eginda has gaitezen lanean. Sentitu, pentsatu eta ekin!







8 iruzkin:

  1. 1- EBALUAZIO IRIZPIDEAK:

    • Bi informazio iturri darabiltza. Zuzenak ez diren erreferentzia gutxi daude. (OSO ONGI-8)
    • Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. (BIKAIN-10)
    • Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izatea beharrezkoa da. (NAHIKO ONGI-7)
    • Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira. (BIKAIN-10)
    • Talde lana izan da: nahiko ebidentzia aurkeztu dira (OSO ONGI-7)
    • Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia erakargarria eta oso bateratua (BIKAIN-10)
    • Ez du inolako ortografia akatsik. (BIKAIN-10)


    2-GAIA (EDUKIA):

    Euskal pilotaren munduan, prestakuntza fisikoaren arloa beharko litzatekeena baino gutxiago lantzen da, batez ere kirol klub afizionatutetan. Blog honek, gabezia horri irtenbidea eman nahi dio, klubeko arduradun eta pilotariei prestakuntza fisikoaren inguruko materiala eskainiz. Beraz, nire ustez ideia paregabea izateaz gain, erabilgarria eta oso baliagarria dela uste dut.

    Atari honen bitartez, gaitasun fisiko ezberdinen azalpena eta ariketa ugari eskuratzeaz gain, elkarteetan ia inoiz prestatzen ez den planifikazio bat nola egin behar den azaltzen da. Era oso ulergarrian idatzita dago eta pilota munduan afizionatu mailan ibiltzen diren pilotarientzako oso interesgarria dela uste dut.

    Blog honen hobetzeko aldeei dagokionez, ariketak era didaktikoagoan azaltzeko bideoak gaineratzearen komenigarritasuna aipatuko nuke lehenik eta behin. Horrez gain, idatzita dauden artikuluetan zehar, zita ugari agertzen badira ere (alde positiboa), atari honen txokoren baten erabilitako informazio iturriak adieraztea eskertuko litzateke.


    3-KALIFIKAZIOA

    Ebaluazio irizpideak kontutan hartuta, blog honi emango diodan kalifikazioa honakoa da: 9


    4-KRITIKAREN EGILEA:

    Ibai Bolinaga

    ErantzunEzabatu
  2. 1- Ebaluazio Irizpideak:

    -Informazio-iturri bakarra darabil: artikuluak (Nahiko Ongi).
    -Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere (Oso Ongi).
    -Hiru IKT edo gehiago darabiltza (argazkiak, foroak eta beraiek egindako marrazkiak). Batzuetan berauen garapena didaktikoagoa izan daiteke (Oso Ongi).
    -Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagokien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu (Oso Ongi).
    -Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira (Oso Ongi).
    -Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera mota ezberdinak antzeman dira, bateratu gabea, aberastasun handiagoko testua lor daiteke (Oso Ongi).
    -Ez du inolako ortografia akatsik (Bikaina).


    2-Gaia Nola Jorratu da:

    Beraien helburua errendimendura bideratutako planifikaziorako informazioa eta baliabideak ematea da. Ondoren bakoitzak, bere nahien eta gogoen arabera bere planifikazioa burutu dezan. Eta nire ustez, proposatutako helburua betetzen dute; argi azaltzen dute zeintzuk diren landu beharreko aspektuak eta baita esku pilotako eskakizun fisiologikoak ere.
    Gainera norbaitek nahi izatekotan planifikazio oso bat azaltzen dute; nik uste jendeak ideia bat egiteko oso egokia dena.
    Honi gehitu behar zaio erabili duten informazioa oso era egokian erabili dutela. Ariketen irudiak jarri dituzte, gaiarekin erlazionatutako beste blog batzuk ere erantsi dituzte, … Beraz, nik uste dut bloga interesgarria dela.
    Hala ere, esku pilotara bakarrik mugatuta dago, eta beraiek aipatzen duten bezala, jokamolde gehiago daude. Egokia ikusten dut etorkizun batean bloga garatzea eta beste modalitateak ere sartzea.


    3-Beste Artikuluren Bat:

    Gai honekin erlazioa izan dezakeen eta interesgarria suertatu daitekeen artikulua ondorengoa da: profesionalen eta amateurren arteko desberdintasunak aipatzen dituena, gorputz osaketari dagokionez.
    Urdampilleta, A., Martinez-Sanz, Mielgo-Ayuso, J. & Yanci Irigoyen, J. (2012). Análisis descriptivo y comparativo de la composición corporal en deportistas de pelota mano de elite y amateurs. I seminario científico internacional red universitaria euro-americana de actividad física, educación física, deporte y recreación: deporte e investigación (Murc), 48-58.


    Ondorioz, nire nota ondorengoa da: 8


    Ander Sanchez

    ErantzunEzabatu
  3. 1- EBALUAZIO IRIZPIDEAK:

    • Bi informazio iturri darabiltza. Zuzenak ez diren erreferentzia gutxi daude. (OSO ONGI)
    • Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. (BIKAIN)
    • Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izan daiteke. (OSO ONGI)
    • Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira. (BIKAIN)
    • Talde lana izan da: nahiko ebidentzia aurkeztu dira (BIKAIN)
    • Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia erakargarria eta oso bateratua (BIKAIN)
    • Ez du inolako ortografia akatsik. (BIKAIN)

    2-GAIA (EDUKIA):

    Euskal pilotaren munduan, prestakuntza fisikoaren inguruan dagoen gabeziari erantzuna eman nahi izan dio eta helburua bete dutela uste dut.

    Modu argi eta antolatuan dago aurkeztua, kirolaren eskakizunekin eta ezaugarriekin hasiz eta azkenik planifikazio bat eskainiz. Antzematen da egileek jarri duten enpeinua, eta kirol honetan duten esperientzia.

    Prestakuntzaren inguruko eztabaida gune bat bilakatu daitekeela uste dut, pilotaren hutsune hau gutxika gutxika betetzen joanez. Horretarako, egileen lana garrantzitsua izango da, prozesu hau errazteko alegia.

    Blog honetan hobetzeko zerbait aipatzekotan, planifikazioa eta ariketen atalak didaktikoagoak egitea izango litzateke, bideoak edota marrazki erakargarriagoak gehituz.

    Lan gogorrena eginda dagoela uste dut. Hemendik aurrera gauzak gehitzen joanez gero, etorkizunean garrantzia har dezakeen egitasmoa dela uste dut.

    Zorionak egindako lanarengatik eta aurrera jarraitu!

    3-KALIFIKAZIOA

    Ebaluazio irizpideak kontutan hartuta, blog honi emango diodan kalifikazioa honakoa da: 9

    4-KRITIKAREN EGILEA:

    Asier Iriondo

    ErantzunEzabatu
  4. EBALUAZIO IRIZPIDEAK:

    - Informazio-iturri bakarra darabil: artikuluak
    -Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere.
    -Hiru IKT edo gehiago darabiltza. Batzuetan berauen garapena didaktikoagoa izan daiteke.
    -Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira.
    -Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    -Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria.
    -Ez du inolako ortografia akatsik.

    2-GAIA (EDUKIA):

    Oso modu argian eta ulergarrian dago blog-a antolatuta. Ematen duen informazioa oso interesgarria eta erabilgarria dela uste dut gida modura, jakinik prestakuntza fisiko egoki batek duen zailtasuna eta honetarako prestaturiko pertsona bat beharrezkoa dela nire ustez. Hala ere, aipatu bezala, egiten duen esku pilotako analisi txikia eta hauen lanketa ariketen bidez, lagungarri suerta dakiokeela edozeini uste dut.
    Honez gain blog-a asmo eta gusto handiz egina dagoela uste dut.

    3-KALIFIKAZIOA

    Nire nota: 9


    Iraitz Olaetxea

    ErantzunEzabatu
  5. Blog honen ebaluazio iruzkina egiteko irizpide ezberdinak aztertu dira. Erabilitako informazio iturriei dagokionez esan beharra dago, iturri ezberdinak erabili badira ere, bakarrik zitak azaltzen direla, faltan bota ditut erabilitako liburu edo artikuluen erreferentziak, informazio gehigarria nahi izanez gero ez dago erreferentzia batera jotzeko aukera. Garatutako edukiak blogaren helburuari erantzuten diote orokorrean. Orokorrean hartuta argazkiak edo irudiak bezalako material didaktikoa erabili bada ere, bideoak asko bota ditut faltan. Ariketa asko ez dira oso argi gelditzen irudi batean marraztuta eta gaur egun dauden baliabide teknologikoak kontuan hartuta, bideoen erabilpena gomendagarria da, batez ere, pilotari eta entrenatzaileen zeregina errazteko. Irizpideak erraz aurkitzen dira orden egokia mantendu baita. Talde lanari dagokionez ez dago ebidentzia handirik hasierako 3 egileen argazkia kenduta. Hizkuntzaren aberastasuna ona da, edukiaren irakurketa erakargarria eginez. Ortografia eta egitura akats batzuk baditu ere, orokorrean zuzena da.

    Edukiari dagokionez uste dut duen asmoa betetzen duela eta irakurleak izan daitezkeen pilotazaleek blogean zehaztutako informazioa ulertzeko gai izango direla. Gomendio moduan, aurretik egindako irizpideez gain, prestakuntza fisiko eta entrenamendu tekniko-taktikoa bateratzen saiatu. Gehienetan, euskal pilotan, biak banatzeko ohitura egoten da.

    Kalifikazioa: 8

    Mikel Lana

    ErantzunEzabatu
  6. 1.EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
    • Bi informazio-iturri darabiltza, Zuzenak ez diren erreferentzia gutxi daude. (OSO ONGI)
    • Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. (BIKAIN)
    • Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izatea beharrezkoa da. (NAHIKO ONGI)
    • Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira. (BIKAIN)
    • Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.(OSO ONGI)
    • Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia erakargarria eta oso bateratua (BIKAIN)
    • Ia ez da ortografia akatsik aurkitu.(BIKAIN)
    2.GAIA(edukia)
    Blog honetan planteatutako galderari erantzuten diote. Nire ustez oso ongi aztertu dute, izan ere lehendabizi azaldu dute euskal pilotak modalitatearen arabera behar fisiko ezberdinak dituztela eta ondoren landu beharreko gaitasun fisikoak zeintzuk diren. Gainera beste atal batean sartu dute pilotari batek zer nolako eskakizun fisikoak eta mekanikoak izango dituen. Behin datu guzti hauekin ahalmen fisiko horiek lantzeko proposamena aurkeztu dute eta planifikazio bat gehitu dute lagungarria izan daitekeena. Nire ustez edozein pilotariarentzat edo entrenatzailearentzat baliagarria izan daitekeen informazioa eskaintzen dute.

    3.KALIFIKAZIOA
    -Oso ongi: 8,5.
    4.IZEN ABIZENAK
    -Xabier Barbero Iriarte

    ErantzunEzabatu
  7. 1- Ebaluazio irizpideak:

    - Informazio iturri bakarra darabil: artikuluak (NAHIKO ONGI)
    - Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. (BIKAIN).
    - Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izan daiteke. (OSO ONGI)
    - Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira. (BIKAIN)
    - Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira (OSO ONGI)
    - Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia erakargarria eta oso bateratua (BIKAIN)
    - Ez du inolako ortografia akatsik. (BIKAIN)

    2- Gaia (edukia):

    Oso blog erabilgarria dela iruditzen zait, izan ere, bere helburua praktikotasunera bideratuta dago. Gaur egun pilota eskola askotan prestakuntza fisikoa lantzerako orduan hainbat gabezi daude eta lan honen laguntzaz aukera dago errendimendura bideratutako planifikazio baten eredua ikusi eta horrela eredu hau praktikan jarri edo behintzat bertatik ideia interesgarriak ateratzeko.
    Honekin lotuta gaitasun fisiko ezberdinak lantzeko ariketa ugari proposatu dituzte. Gainera, ariketa hauentzat aldaera ezberdinak proposatu dituzte eta ariketa hauek ulergarriagoak izan daitezen irudi grafikoak egin dituzte, beraz, ikusten da lan handi bat dagoela blog honen atzetik.
    Hobetzeko zerbait aipatu beharko banu, nire ustez agian proposatu dituzten ariketak pilotalekuan bertan nola irteten diren ikusteko bideoz grabatzea gomendatuko nien, praktikan jarrita ikusten delako hobeto ariketa bere osotasunean. Honez gain, gomendio bezala, eta ikusirik blogeko partaide bi Markinarrak dirala proposatuko nien euskal pilotaren beste jokamolde batzuetara bideratutako prestakuntza proposatzea, zesta puntara adibidez. Izan ere, zesta puntan ere prestakuntza fisikoaren beharra ikusten dut.
    Hau guztia kontutan hartuta lana oso erabilgarria ikusten dut eta etorkizunera begira aprobetxatu daitekeena.

    3- Kalifikazio:
    Aurrez aipaturiko guztia kontutan izan eta gero lan honi emango diodan kalifikazioa 9koa da.
    4- Kritikaren egilea:

    Jon Azkarraga

    ErantzunEzabatu
  8. 1.- Ebaluazio irizpideak:
    - Hiru iturri baino gehiago erabili dituzte. Azpimarratzekoa da azterketa fisiologikoa egiteko erabilitako informazio kopurua handia izan dela. = (Bikain)
    - Garatutako edukiak galderari erantzuten dio, xehetasun handiarekin eginez. = (Bikain)
    - IKT asko darabiltzate. Bideoak eta irudiak asko izanda. Hala ere, pixkat didaktikoagoa izan zitekeen. = (Oso ongi)
    - Bloga orden egoki batean jarraitzen da, hala ere, eskema gehiago eta lehenengo begiradan informazioa ulertzeko eran hobetu daiteke. = (Nahiko ondo)
    - Talde lana izan delaren ebidentziak daude. = (Bikain)
    - Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia erakargarria eta bateratua (Bikain)
    - Ez dira ortografia akats askorik aurkitu.(Bikain)

    Gaia:
    Interesgarria eta landua den gaia dugu hau. Hasierako helburuak betetzen duen bezala, prestaketa fisikoa egiterako garaian, informazio ugari dugu blog hau erabiltzen badegu. Hala ere, agian esku pilotan oinarrituta dago eta ez modalitate guztiak kontuan hartuz, egia da oso zaila dela bateratasun hau. Gainera, blog honetan, eskema gehiago eskertuko nituzke, informazioa begirada batean barneratzeko.
    Hala ere, informazio ugari dago, entrenamendu eta ariketa askorekin eta trebetasun guztientzat ikusita. Hauek osatzeko gainera, argazki eta bideo ugari datoz, oso didaktikoa eta baliagarria izango dena. Azkenik, esan behar da esku pilotako prestaketa bat egiteko dudarik gabe blog honetara joko nukeela, informazioa jasoz nire plangintza propioa egiteko.

    3.- Kalifikazioa:
    Oso ongi = 8,5

    4.- Izen-abizenak:
    Iker Mendiluze

    ErantzunEzabatu

Translate