PRESTAKUNTZA FISIKOA

Azken hamarkadetan Euskal pilota munduan, prestakuntza fisikoak partiduak aurrera eramaterakoan eta hauetan errendimendu gorena lortzeko orduan duen garrantziaz ohartzen hasiak dira bai pilotariak eta bai hauen entrenamenduak diseinatzeaz eta planteatzeaz arduratzen diren espezialistak.

Prestakuntza fisikoaz hitz egiten dugunean, kirolari horrek bere kirolean parte hartu eta errendimendu gorena lortzeko behar dituen gaitasun fisikoen entrenamenduaz hitz egiten ari gara. Gaitasun fisiko horiek, guk bost taldetan batzen ditugu: abiadura, erresistentzia, indarra, koordinazioa eta zalutasuna. Entrenamendu planifikazio bat elaboratzeko orduan, gaitasun hauek kontuan izan beharko ditugu eta bertan gauzatuko diren ariketa edo jolasak helburutzat gaitasun horien hobekuntza izango du.

Entrenamendu planifikazio baten diseinua hasi aurretik, gure eskuetan dugun kirolariaren kirola sakonki aztertzea ezinbestekoa izango da, izan ere kirol bakoitzak ezaugarri espezifiko batzuk ditu eta honek kirolariari exijentzi propioak eskainiko dizkio. Euskal pilotaren kasuan, hainbat jokamolde ezberdin bereiz daitezke, bakoitza bere ezaugarri eta eskakizunekin, hori dela eta, jokamolde bakoitzak prestakuntza fisiko eta entrenamendu espezifiko bat izango du.

Emoixonk-eko taldeak kirolari baten entrenamenduaren parte izango den prestakuntza fisiko atala diseinatzeko, jarraitu beharreko pausu batzuk bereizten ditu:
            - Kirol jokamoldearen azterketa: Kirolaren ezaugarriak eta eskakizun fisikoak
         - Kirolariaren azterketa: Adina, txapelketak, entrenamendu orduak, errekurtsoak…



Blog hau eraikitzeko, adibide gisa Euskal Pilotaren jokamoldea den Esku Pilota erabiliko dugu, ezker paretean praktikatu eta gure kasuan bikoteka zein banaka jokatu ohi dena. Gainera lehenago aipatu dugun bezela, hamasei eta hamazortzi urte bitarteko kirolariak izango ditugu eskuetan eta horiei bideratutakoa izango da entrenamendua.



1 iruzkin:

  1. Ebaluazio irizpideak:
    - Hiru informazio-iturri edo gehiago darabiltza. Artikuluak batik bat.
    - Esteka ezberdinen bitartez informazio gehigarria gehitzen da. Hasierako planteamenduari behar bezala eutsi diote, ahalmen fisiko ezberdinak nola landu behar diren planteatzen dute.
    - Sortutako materiala didaktikoa da eta erabilgarria edozein entrenatzailerentzat.
    - Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira.
    - Talde lana izan denaren ebidentzien falta somatu dut.
    - Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia oso erakargarria eta bateratua.
    - Ez du inolako ortografia akatsik.
    Gaia: Pilotaz bai, baina prestakuntza fisikoaz zehazki askorik ez dakien pertsona batentzat blog oso erabilgarria izan daitekeela pentsatzen dut. Hobetzekotan, ahalmen fisiko bakoitzaren atalean zertxobait gehiago sakontzea falta dela iruditzen zait. Entrenamendu maila batetik aurrera beharrezkoa dela pentsatzen dut. Berriz diot, jubenil mailako entrenatzaile batentzat laguntza izugarria izan daiteke. Gauzak sinpletasunez azaldurik daude eta ematen diren datuek pilotaren ezaugarrien inguruko informazio baliotsua ematen digute. Behin kokatuta, lan egiteko modu ezberdinak ere azaltzen dizkigute, plangintza baten barnean kokatuz. Aste bateko entrenamenduen antolaketa eta momentu garrantzitsuak gerturatzen diren heinean entrenamendu metodoek jasan beharreko aldaketaren inguruan emaniko informazioa oso baliagarria. Blog ona!
    Kalifikazioa: 9
    JON AZALDEGI LAKUNTZA

    ErantzunEzabatu

Translate