ESKU
PILOTAREN PARTIDUEN EZAUGARRIAK
|
||
Partiduaren iraupena (binaka)
|
70'
|
|
Joko erreala (binaka)
|
20-25'
|
|
Atsedenaldiak (5)
|
2'
|
|
Tanto iraupena banaka/ binaka
|
35''
/ 60''
|
|
Tantotik tantorako atsedenaldia
|
50''
|
|
Tantoko pilotakadak (binaka)
|
18
|
|
Pilotakadatik pilotakadara
|
3-4''
|
|
Aurrelari/Atzelari parthartzea (40/60%)
(binaka)
|
8,5/5,5"
|
|
Pilotari bakoitzaren pilotakada kopurua (binaka) (Usabiaga,2003)
|
187
|
|
Desplazamenduak (36 x 10m kantxa)
intents. Max. (Usabiaga,2003)
|
4-8
m
|
|
(Solozabal,2000)
ESKU PILOTAKO PARTIDUEN ESKAKIZUN FISIOLOGIKOAK ETA
MEKANIKOAK:
·
Kontribuzio energetikoa: Esku
pilota esfortsu kardiobaskular handiak eragiten dituen kirola baina gora behera
handiak daude intentsitateari dagokionez. Hau ikusirik esku pilota kirol
aerobiko- anaerobiko aldizkatua dela esan genezake. Esfortsu aerobiko eta
anaerobikoaren bariabilitate hau partiduaren eta tantoen iraupenaren araberakoa
izango da.
VO2max: Gaur egungo
pilotariek potentzia aerobiko altua izan ohi dute, 64,7 +- 2,9 ml/kg/min edo
altuagoa (Bringas,1997). Azken bi hamarkadetan hobekuntza handiak eman dira arlo honetan.
Bihotz maiztasuna: Normalean aurrelariak atzelariak baino bihotz maiztasun handiagoak
erregistratzen ditu, partidu erdia bihotz maiztasun maximoarekiko %83ra
igarotzen duelarik, 177p/min-ko mediarekin eta 198 p/min-ko maximoarekin.
Atzelariek 158p/min-ko media eta 183p/min-ko maximoa erakusten dute (Martinez Zazo,1991).
Laktato kontzentrazioa odolean:
Laktato kontzentrazioak ez dira handiak, tantotik tantora eta pilotakadatik
pilotakadara denbora tarte bat igarotzen delako zeinean pelotaria intentsitate
moderatuagoan arituko den. Bikoteka ez dute umbral anaerobikoa igarotzen,
aurrelariak 3,1mmol/l eta atzelariak 2,0mmol/l (Gandia y Padilla,1986). Banaka ordea laktato
kontzentrazio hori igo egiten da.
Bide
metabolikoaren inplikazioa esfortsuaren arabera:
o Anaerobiko
alaktikoa: pilotaren kolpatzea eta sprint laburrak.
o Anaerobiko
laktikoa: Kolpeen batuketa eta sprinten batuketa.
o Aerobikoa:
Partiduaren iraupena.(Urdanpilleta,2012)
%VO2max-a
umbral anaerobiko indibidualean: Aipatu
dugun moduan aspektu aerobikoaren hobekuntza, hau da, potentzia aerobikoa,
ezinbestekoa izango da baina zentzu honetan umbral anaerobikoaren hobekuntzak
ere garrantzia hartuko du, modu honetan anaerobikoak diren esfortzuak aerobiko
bilakatuko direlako. Hau modu honetan eginez, nekea atzeratzea lortuko dugu,
errekuperazio gaitasuna hobetuz, entrenamenduak hobeto asimilatuz eta
efizientzia teknikoa denbora luzeagoan mantenduz. Esku pilotan umbral
anaerobikoaren abiadura 12km/h-koa da.(Urdampilleta,2012)
Muskulu zuntzak: Kolpean indar explosiboa ezinbestekoa denez, besoetan, bularrean eta
sorbaldetan FT fibrak lantzea izango litzateke egokiena. Hanketan,
desplazamendu laburrak eta azkarrak egin behar direnez FT fibrak ere landu
behar dira. Bestalde, partiduaren iraupenari aurre egiteko eta azido
laktikoaren kontzentrazioari hobeto errekuperatzeko ST zuntzak ere landu behar
dira, gehiegi hipertrofiatu barik abiadura ez galtzeko eta entrenamendua
kapilarizazioara bideratuz.
Muskuluen partaidetza:
Gerritik beherako muskuluek, gluteoek, kuadrizepsak, abduktoreek eta bikiek
batez ere berebiziko garrantzia izango dute desplazamendu azkarretan, kolpean,
irteeretan eta abiadura bapatean gelditu behar denean. Gerritik gorako
muskuluek kolpean eragingo dute, pektoralek, deltoideek, sorbaldako
errotatzaileek, bizepsak eta besaurreak keinu teknikoan eragingo dutelarik.
Lunbarrek, abdominalek eta errotatzaileek hanketatik transmititzen den indarra
bideratuko dute, hau areagotuz.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina